Albisteak

 

VIII. Enpresa-proiektuen lehiaketa

Lehiaketa honen xedea honakoa da: Iurretako herrigunearen barruan enpresa berriak sortzea sustatu, batik bat produktu, prozesu edo zerbitzuen arloetan ideia berriak ekarriko dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak, edota Iurreta udalerriko merkataritza birgaituko dutenak.

Udalak Iurretako herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei.
Enpresa sortu nahi duten guztiek hartu ahalko dute parte, bai pertsona fisikoek, bai pertsona juridikoek (enpresa ertain eta txikiek), baldin eta horien enpresa-proiektua Iurretako herrigunean kokatzea aurreikusi bada.

Deialdi honetan parte hartuko duten proiektuen artean, Balorazio Batzordeak hautatutakoa honako sariaren onuradun izan ahalko da: 6.000 €, eskudirutan.

Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Bandoa ikusi (PDF 23,6KB)