Albisteak

 

Iurretako Udalak, udalerrian hobekuntzen, aurrezte energetikoen eta inguruko ingurumen hobekuntzen konpromisoari eutsiz, bere nekazaritza eremuak LED teknologiadun argiztapen eraginkorren hornikuntzetan inbertsioak egitea erabaki du. Zehazki, proiektu honi hasiera emango zaio 4 auzotan: Gastañatza, Santa Apolonia, Bakixa auzoa eta San Marcos auzoa.

Aipatutako auzoak argiztapen eraginkorraz hornitzea da jarduketa honen helburua, orain dauden farolak, eraginkorragoaz aldatuz.

Auzo hauetako erabiltzaile eta auzokideentzat hobekuntza handi bat lortuko da, aurrezte energetikoa, argiztapen maila egoki bat eta CO2 emisioen maila baxu bat premisa izanik, kontsumo elektriko txiki baten bidez.

4na farola aldatuko dira Santa Apolonian, San Markosen eta Bakixan, auzo bakoitzean 200 bat metrotako zonaldea estaliz. Luminaria hauek programagarri maila bikoitza gehituta dute eta horrela, gutxien erabiltzen den orduetan, gauez, kontsumoa %50ean murrizten dute. Proposatutako argiztapena, 2500Wko HM edo VSAPko betiko luminariekin lortuko zen baliokide da.

280 W (abiagailuko kontsumoa) kontsumituko lukete urteko/4380 ordutan (urteko erabilera), beraz, luminariako urteko/1.226,4Kw ordu suposatzen ditu. Proposatutako luminariak 70 W kontsumitzen dute (abiagailuko kontsumorik ez dago) eta maila bikoitzak %25eko murriztapena suposatuko du; beraz, luminaria bakoitzaren urteko erabilera (4380 ordu), urteko/229,95 kW orduko kontsumoa suposatzen du.

LED-dun 12 luminarien kontsumoa 2.760 kWh/urteko izango da, ohizko argiztapen kontsumoaren %18,75eko kontsumoa suposatzen duelarik.
Jarduketa honen aurrekontua 27.000 €takoa da eta 2016ko maiatza eta ekainean zehar burutuko da.

Lehenengo jarduketa 2015eko bukaeran eta 2016ko hasieran burutu zen Gastañatzan; aipatutako ezaugarriak dituzten 6 farola aldatu ziren eta honen inbertsioa 19.000 €takoa izan zen.