Albisteak

 

Oinarriak:

  1. Partaide bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ahal izango ditu, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira.
  2. Kartelaren neurria berria da. Din A2-koa izango da (59,4 x 42cm, bertikala).
  3. Egileak nahi duen teknika erabiliko du.
  4. Kartelean “San Migel jaiak 2016 Iurreta - Irailaren 28tik Urriaren 2ra”.
  5. Lana euskarri digitalean (photoshop programarekin formatu bateragarria) eta euskarri trinkoan aurkeztuko da.
  6. Kartela eta CD-a Ibarretxe Kultur Etxean aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera, gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan honako datuak jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia. Paperean, Cd-an eta gutunazalean egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko. Ez da agertuko identifikatzeko balio duen daturik.
  7. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an bukatuko da.
  8. Kartelaren aukeraketa: azken erabakia herriaren eskuetan egongo da. Oinarriak betetzen dituzten kartelak ekainaren 23an jarriko dira ikusgai plazan. Nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du.
  9. Irabazlearen izena, prentsa ohar bidez adieraziko da.
    Kartela, irailean egingo den prentsaurrekoan jaietako egitarauaz betera erakutsiko da.
  10. Saria hutsa deklaratu ahal izango da. Erabakia apelaezina izango da.
  11. Jai Batzordeak kartel irabazlearen kopiak egiteko, argitaratzeko edota erakusteko eskubideak gordetzen ditu beretzat.
  12. Kartel irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren azalean erabiliko da. Epaimahaiak kartelaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahal dizkio lehiakideari.
  13. 500 eurotako saria eskuratuko du irabazleak.
  14. Saririk gabeko lanak uztailaren 4-etik irailaren 30era bitartean jaso beharko dira Ibarretxe Kultur Etxean. Epe hori igarota, antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.
  15. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak onartzea.

Deskargatu oinarriak (PDF 21KB)