Albisteak

 

Iurretako komertzio urbanoari bultzada bat emateko kanpaina berri bat jarriko du martxan Iurretako udalak Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearekin batera.

Kanpainaren funtzionamendua hurrengoa izango da: bezeroek erosketa bat egiten dutenean, erosketa ticketean euren izen-abizenak eta telefona idatzi beharko dute eta kanpainarako jarri diren kutxetan sartu beharko dute ticketa. Kutxa horiek, kanpainara atxikitu diren komertzioetan jarrita egongo dira, gaur arte 16 komertzio izanik. Parte hartzaileak hilero egingo den oparien zozketa batean sartuko dira (irabazle bat baino gehiago egongo da hile bakoitzean, zozketatzen diren opari kopuruaren arabera):

  • Apirila: 20 bateria osagarri
  • Maiatza: 10 itzalkin
  • Ekaina: 20 hondartzarako pala
  • Uztaila: 20 koltxoneta
  • Iraila: 20 euritako
  • Urria: 40 poltsak
  • Azaroa: 20 kotxerako USB kargagailuak
  • Abendua: 20 bozgorailu

Kanpaina apirilean hasiko da eta abendura arte iraungo du (abuztuan izan ezik).

Zozketa hilabete bakoitzeko azken ostiralean egingo da udaleko bulegoetan eta irabazleari telefonoz abisatuko zaio.

 Oinarriak (PDF 1,64MB)