Albisteak

 

Udalak aurtengo aurrekontua aurkeztu du eta hau 5.920.988,99 eurokoa da. Aurrekontuaren proiektua arlo bakoitzeko informazio-batzorde desberdinen proposamenetan jaso den informaziotik abiatuta gauzatu da eta gastu arruntak eta zerbitzuak zehazteko hurrengo alderdiak kontuan hartu dira:

  • Zerbitzuak sortu edo aldatzeko hartutako erabakiak eta gainerako aurrekariak.
  • Aurreko urteko aurrekontua gauzatzeari buruzko informazioa.
  • Ondoz ondoko obligazioak, legez ezarritakoak edo onartutako konpromisoen babesean zehaztutakoak.
  • Aurreko ekitaldiko errendimenduari ala tarifak eta kuotak gehitzeari erreparatuz espero diren diru-sarrerak.

Aurrekontu honen xedea da errekurtsoen optimizazioa bideratu, gastu arrunten arrazionalizazioaren bidez.

Azalpen-txostena (PDF 270KB)