Albisteak

 

Dagoeneko martxan da Beldur Barik! lehiaketaren 6. edizioa. Ekimen hau urtero egiten da azaroaren 25eko kanpainaren barruan (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren kanpainan). Beldur Barik programak, hau da, indarkeria sexista prebenitzeko programak, zuzenean lan egiten dut gazte jendearekin. Bere ekintzen artetik Lehiaketa eta Topaketa aipatuko ditugu.

Lehiaketa, 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteei zuzendua dago eta neska eta mutilek,  emakumeek gaur egun bizi dituzten desberdintasun-egoerei, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren kontrako gaitzespen irmoan oinarritutako jarreren eta jokabideen bidez, nola aurre egiten dieten adierazpen artistikoak balioetsi eta bultzatzea dauka helburutzat. Adierazpen artistiko hauek, ikus-entzunezkoen formatoan aurkeztu behar dira: flashmob, argazki aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak.

Ikus-entzunezko lanak entregatzeko epea azaroaren 11an bukatuko da. Bi kategoria egongo dira: 12 eta 17 urte bitartekoak batetik, eta 18 eta 26 bitartekoak, bestetik. Sarituak nortzuk diren azaroaren 28an emango da jakitera Amurrion egingo den Beldur Barik Topaketan. Bertan, jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta zenbait ekintza egingo dira.

“Beldur Barik Jarrera 2014!” Sariak

  • Kategoria 1: 12 – 17 urte: 500 €ko saria y 300 €ko aipamen berezia.
  • Kategoria 2: 18 – 26 urte: 500 €ko saria eta 300 €ko aipamen berezia.
  • Herriaren saria: 300 €

‘DURANGALDEA BELDUR BARIK JARRERA 2015’’ LEHIAKETA

Abadiño, Berriz, Elorrio Durango, Iurreta eta Zaldibarko Udalek, "Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2015" lehiaketa antolatu dute, bertan erroldatu, ikasten edota herri horietako elkarteren baten parte hartzen ari diren 12 urtetik 26 urtera bitarteko neska-mutilei parte hartzeko aukera emanez; ikus-entzunezko lanak (flashmob, argazki aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak). Parte hartzeko beldurbarik.org weborrian datorren formularioa bete egin behar da. Lehiaketaren oinarriak ere bertan aurki daitezke. Lanak bidaltzeko epea irailaren 11tik azaroaren 11rarte.

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 26an emango da jakitera, Elorrioko Arriola Antzokian egingo den Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, arratsaldeko 18:30etan.

“Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2015!” Sariak

  • Kategoria 1: 12 – 17 urte: 150 €ko saria y 100 €ko aipamen berezia.
  • Kategoria 2: 18 – 26 urte: 300 €ko saria eta 200 €ko aipamen berezia.

*** Sari hauek irabazteak ez du galeraziko lehiaketa orokorreko sariak irabaztea

Informazio gehiago
www.beldurbarik.org