Albisteak

 

Iurretako Udalak fatxadak eta teilatuak konpontzeko, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz eta bizitegi-erabilera kolektiboa duten eraikuntzetan igogailuak jartzeko dirulaguntzak emateko deialdia ireki du Iurretako udalerrian 2015eko ekitaldirako.

Dagokion Ordenantzan baldintzak betetzen dituzten lanak diruz lagunduko dira, beti ere obra lizentzia 2014ko urriaren 1a eta 2015eko irailaren 30a bitartean lortu badute.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2015eko urriaren 30era arte bitartekoa izango da.

Oinarriak Iurretako Udaltxean (Bidebarrieta 5) lortu daitezke.

 Ordenantza (PDF 112KB)

Informazio gehiago (PDF 1,68MB)