Albisteak

 

Iurretako Udalak udal ortu ludikoekin nahi izan du herritarrei lurra lantzeko eremu bat eskaintzea eta honela norberaren kontsumorako fruituak jasotzeko aukera ematea, eta aldi berean, aisialdi eta ongizate aukera bat ematea erabiltzaileei.

Ortuen lagapen lehenengo epea amaiturik eta izandako arrakasta ikusirik, bost urteko lagapen berri baterako prozedurari hasiera ematen zaio.

ESKARIAK

Epea: Urriaren 5etik 23ra (biak barne)
Lugar: Udal bulegoetan. Bidebarrieta 5

Aurkezteko dokumentazioa

  • E.N.A. fotokopia
  • Familia liburua
  • Medikuaren txostena edo ziurtagiria
  • Langabezian egotea, jubilatua, pentsioduna edo ezgaitasuna izatearen ziurtagiria.

FUNTZIONAMENDUA:

  • Ortuen lagapena bost urtetarako izango da (2016ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte).
  • Eskatzaileak hortikultura ekologikoari eta instalazioen erabilera zuzenari buruzko sei orduko ikastaro baten parte hartu beharko du. 
  • Instalakuntzetan monitore bat egongo da, instalazioen mantenurako eta behar duten pertsonei laguntza emateko.
  • Erabiltzaile bakoitzak erabakiko du bere ortuan landuko duena (75 m2).
  • Udalak erabiltzaileen esku utziko ditu beharrezko tresna eta makineria.

Informazio gehiago jasotzeko jo udal bulegoetara edo deitu 94 620 12 00 telefonora

 Baldintzak (PDF 214KB)