Albisteak

 

Orain arte Gizarte Zerbitzuak Ibarretxe Kultur Etxean izan dira, baina laster Bidebarrieta kalean dauden udal bulegoetara joango dira, Udaltzaingoa, erregistroa eta Herritar Arreta Zerbitzua dauden bulegoetara. Zerbitzu hau nahiz eta lekuz aldatu egun berdinetan eskainiko da astelehen eta ostegunetan.

Aldaketaren helburua zerbitzua herritarrei hurbiltzea da, eskuragarriagoa izatea eta bertara hurbiltzen diren pertsonentzako diskretuagoa ere izatea.

Horretarako Bidebarrietan dauden espazioak egokituko dira bertan Gizarte Langilearentzat bulego bat eta itxaron gela bat jartzeko. Hau dela eta, momentu honetan bertan dagoen batzar gela zatitu egingo da. Iñaki Totorikaguenak, Alkateak, adierazten duenez “gaur egun dauden bulegoak egokitu egingo dira iurretarren beharrizanei erantzuteko, eta benetan uste dugu danontzat onuragarria izango dala horrela zerbitzua hobetu egingo dalako”.

Dana dala, aldaketa behin betikoa denean herritarrei abisua emango zaie betiko bideetatik, hau da, bandoak, web orrialdea edota komunikabideen bitartez.

Proiektuaren aurrekontua 7.586,70  eurokoa izango da (BEZ-a barne) eta amaitzeko epea hilabete batekoa esleipena egin ondoren.