Albisteak

 

Pasadan uztailean hasi ziren Iurretako frontoiaren obrak, kirolgunearen berriztatze lan hauek irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko dira.

Proiektu hau Iurretako aurtengo aurrekontuetan jasota egon da, 48.786 euroko aurrekontuarekin, BEz-a barne, hilabete t’erdiko epea du bukatzeko. Horrela joan zen urtean hasitako kirolgunearen berriztatze lanak jarraitzen ditu Udalak, iaz bertako komunak hobetu ziren.

Proiektu hau egiteko barneko holtz multzoa bota izan da, horrela aldagelak haunditu dira eta barneko dutxen eta komunen arteko zatiketa egiteko panel fenolikoak erabiliko dira.

Altzairuak ere aldatu egingo dituzte eta aluminiozko egitura dituztenekin ordezkatu dituzte aurrekoak, eta panel fenolikoak jarriko dira jarlekuak moduan. Bertako aireztatze sistema ere berriztu egin da, eta termoelektrikoaren edukiera haunditu egin da dutxetan ur beroa arazo barik egongo dela bermatzeko, eta bide batez ur edangarriaren kontsumoaren aurreztea hobetu izan da ere. Hobetuko diren beste gauzen artean ur zikinen ebakuazioa eta lokalaren isolamendua dira.

Horrela, Iñaki Totorikaguenak, Iurretako alkateak adieraz duenez “helburua kirolgune hau hobetzea da, aldagelak eskuragarriak izateko eta erabiltzaileak eroso sentitzeko, eta baita ere, bide batez, eraginkortasun energetikoa lortzeko”.