Albisteak

 

“Gu be bai runners – Iurreta” proiektuak, bizi kalitatea hobetzeko osasunak duen garrantziaz emakumea kontzientziatzea du helburu nagusitzat. Heziketa fisikoa gustukoa baduzu, norekin egitea ez baduzu aurkitzen eta beste emakumeak ezagutzeko gogoa baduzu, etorri gurekin eta elkarrekin arituko gara!!!

“Gu be bai runners - Iurreta” 3 modalidade ditu:

  • Ibili
  • Ibili + arineketan
  • Arineketan

Iraia Garcia atleta zornotzarrak dinamizatutako proiektua da. Udako oporren ondoren, irailaren 7an ekingo diogu berriz ere, astero bi saio eginik (astelehenak eta asteazkenak). Saioak Iurretako leku desberdinetatik egingo dira. Ordu beteko saioak izango dira, 40 minutu heziketa fisikoa egiteko eta 20 minutu luzaketak egiteko.

Irteera eta helmuga: Iurretako Aita San Migel plaza.

Informazio gehiago:

Ibarretxe Kultur Etxea
Gizarte-ongizate@iurreta.net
Tfnoa.: 94 620 03 42

Dohainik da!

Animatu zaitez!!!!

Kartela (PDF 387KB)

Izena emateko orria (PDF 86KB)