Juan Orobiogoitia Institutuarekin elkarlanean antolatzen den ekimen honen helburu nagusia komikiaren bitartez gazteen artean irakurzelatsuna sustatzea da. Ikasleek komiki bat irakurri ondoren tailer praktikoa jasotzen dute, bertan komikigintzaren oinarriak eta literatur genero honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Norentzat: 14-15 urte bitarteko gazteentzat ( D.B.H. 3. mailako ikasleak)
Noiz: udazkenean
Helburuak:
- Gidoia eta story board-a lantzea.
- Irakurzaletasuna piztea
- Komikteka bultzatzea
- Euskal komiki ekoizpena ezagutaraztea
Dinamizatzaileak: Peru Magdalena eta Eñaut Aiartzaguena
Kartela (PDF 147KB)