Albisteak

 

eLiburutegia liburu digitalak maileguan hartzeko zerbitzua da. Egun, 7.000 liburu daude eskuragarri plataforma horretan: 6.400 inguru gaztelaniaz eta 500etik gora euskaraz. Aldi berean 3 liburu mailegatu daitezke 21 egunetarako. Zerbitzua erabiltzeko herri bibliotekako bazkidea izan behar zara, eta erabiltzaile izena eta pasahitza eskatu beharko dituzu bibliotekan.

Tailer praktikoa

Laguntza behar baduzu, Iurretako KZgunean eskainiko dute zerbitzu honi buruzko formakuntza. Zure gailuarekin bertaratu zaitezke: erreaderra, tableta, smartphone, ordenagailu eramangarria…

  • Noiz: otsailak 26. Ordua: 09:00-10:00
  • Noiz: martxoak 11. Ordua: 18:00-19:00

Hitzordua

Aldez aurretik hitzordua ere eskatu dezakezu banakako formazioa jasotzeko.

Izena emateko: 94 681 27 26 / biblioteka@iurreta.net

Info +

Kartela (PDF 227KB)