Albisteak

 

Ekimen hau Iurretaren  desanexioaren 25. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan kokatzen da. Herri Bibliotekak Wikipedia entziklopedia librean Iurretari buruz editatzeko wikimaratoia (edit-a-thon) antolatu du abenduaren 12rako. Gerediaga Elkartearekin elkarlanean eta proiektu honekin bat egiten duten herriko ikastetxe, elkarte eta herritarren  laguntzarekin antolatuko da.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiago

 Kartela ikusi (PDF 131KB)