Albisteak

 

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak orain dela 7 urte martxan jarri zuen  kanpainaren barruan kokatzen da. 7. edizio honetan Liburutegi Zerbitzuak gonbidatutako hainbat bibliotekek hartzen dugu parte.

Kanpaina honen helburua:  biblioteka bezalako zerbitzu publiko bat kulturanitza eta aldakorra den gizartearekiko egokitzen ari dela erakustea da . Gure bibliotekara herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak. Aldaketa kultural hauen jakitun,  Iurretako Udalak, tolerantzia eta integrazio kulturala sustatzen duen ekimen honetan parte hartze aktiboaren aldeko apostua egitea aukeratu du.

Urtero herri edo gai ezberdin bat lantzen dugu. Biblioteka bakoitzak bere herrian eragina duen talde edo kolektibo esanguratsu bat aukeratzen du eta. Dagoeneko Errumania, Maroko, Mali, Pakistan, Kolonbia eta Sahara bezalako herriak ezagutu ditugu.

Aurtengo gaia Kulturaniztasuna izango da:

“Hizkuntza da herriaren talentuaren lehenengo tresna”, esaten zuen Henri Bayla, Stendhal, idazle frantziarrak. Alfabetizazioa, ezagutza, gizarteratzea... hizkuntzaren bidez burutzen da dena, hizkuntza baita norbanakoaren nazio nortasunaren adierazle, kultura nortasunaren adierazle eta, hainbatetan, erlijio-nortasunaren adierazle ere bai"  (El Correo de la Unesco, 2008, n. 1)

Herri edo gaiaren inguruan hainbat ekintza antolatzen dira gure inguruko elkarteekin elkarlanean eta irakurketa gida bat ere prestatzen da.

  • Irakurketa gidak: 

Gure hizkuntzak ikasteko aukera… http://issuu.com/liburutegia/docs/eibar_hernani_hizkuntzak/1?e=1282378/3296201

Hizkuntzak, topagune http://issuu.com/anabeljunco/docs/hizkuntzak_basauri

 Egitaraua ikusi (JPG 290KB)