Albisteak

 

Gaur eguneko edozein gai komentatzeko topalekua eta hizkuntza desberdinak (ingeles, aleman eta frantsesa) praktikatzeko aukera edukiko dute gazte (16-18 urte) zein helduek.

Helburuak:

  • Hizkuntzak era ez formal baten ikasteko gunea eskaintzea
  • Hizkuntzak ikasteko atalaren erabilpena sustatzea
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa
  • Gizarte harremanak sustatzea: biblioteka sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko espazio bihurtzea
  • Erabiltzaileek beraien esperientzia eta ezagutza partekatzea

Izen-ematea: irailaren 15-24ra bitarteanIzen-emate orria (PDF 521KB)

Taldeak: Talde bakoitza gehienez 20 pertsonek osotuko dute.

Egutegi/ordutegia: saioak astean behin izango dira. Egutegia (PDF 103KB)

 Informazio gehiago (PDF 432KB)