Albisteak

 

Izena ematea irailaren 24ra arte.

Izena-emate orria (PDF 678KB)

Egutegia (PDF 105KB)

Informazio gehiago (PDF 84KB)

Irakurzaletasuna lantzeko gunea da, 0-3 urte bitarteko haurtxoentzat, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta orohar familiakoez lagundurik. Literaturaren mundura hurbilduko gara abesti, ipuin, hitz joko, poema eta  masajeez baliatuz. Entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta kontaktua erabiliz giro lasai eta xamur bat sortzen saiatuko gara.

  45 minututako saioak dira, hilean behin, asteazkenetan.

  Adinaren arabera talde egingo dira:
■ 17:00 (0-18 hilabete bitarteko haurtxoak)
■  18:00 (18-36 hilabete bitarteko haurtxoak)