Albisteak

 

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin batera, herriko dendetan erosketak sustatzeko kanpaina bat abian jarri du.

Horretarako, kanpaina bat burutu da eta bezeroek erosketak egiten dituzten bakoitzean, erosketako tiketak beraien datuekin (izena, abizenak eta telefonoa) bete beharko dituzte eta, kanpainarekin bat egin duten dendetan jarri diren kutxetan sartu. Momentuz 23 denda batu dira eta datozen egunetan kopurua gehituko dela uste dugu. Parte hartzen duten guztiek, hilero, 100 €tako erosketa baleen zozketan sartuko dira, eta bale horiek, kanpainarekin bat datozen dendetan trukatzeko aukera izango dute.

Zozketa, hileko azkenengo ostiralean egingo da (abendurarte, abuztuan ezik) udal bulegoetan eta irabazleari telefonoz jakinaraziko zaio saritua izan dela.

Udaletik gogorarazi nahi da bertokoak ez direnentzako TAO zonaldeak (zonalde urdinak) doakoak direla eta bertan ibilgailuak aparkatu ditzaketela ordu eta erdiko epean.

Kanpainaren berri emateko, udalerrian 1.500 diptiko banatu dira informazioa emanez, saltokietan kartelak jarri dira eta komunikabideekin prentsaurreko bat burutu da. 

Kartela ikusi (PDF 1,33MB)

Flyerra ikusi (PDF 716KB)