Albisteak

 

Iurretako Udalak Kontsumobide-Euskal kontsumo Institutuarekin batera, “kontsumobide zuregandik gertu” kanpainaren barne, biztanleria guztiari zuzendutako hitzaldi 2 martxan jarri ditu. Hitzaldi hauen helburua, kontsumitzaileak garen aldetik, gugan eragina duten alderdiei buruzko informazio erabilgarria eskaintzeko helburua dute. Hitzaldiak maiatzaren 7an eta 14an burutuko dira Ibarretxe Kultur Etxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:30etan.

Hitzaldietan izena emateko epea maiatzaren 5erarte zabalik egongo da. Dohainik da. Animatu zaitezte.

Maiatzaren 7a (osteguna): (Erderaz):

Zure etxearen alorrean energia hornidurei buruz jakin behar duzuna
  • Kontsumo eraginkorra etxean.
  • Ohiko gastuak. Hornidurak.
  • Hornikuntzen kontratazioa.
  • Fakturen berrikuspena. Kontsumo-fakturen azterketa eta xehapena.
  • Bermeak.
  • Erreklamatzeko bideak.

Maiatzaren 14a (osteguna):

Merkataritza elektronikoa
  • Kontsumitzailea merkataritza elektronikoan: eskubideak eta betebeharrak.
  • Merkatarien informatzeko betebeharrak.
  • Kontratazio baldintzak legearen arabera.
  • Erosketa segurua:
    • Ordainketa-erak.
    • Datu-babesaren politika.
    • Berme-zigilua.
  • E-merkataritzak kontsumoko arbitrajearen kide egitea.

Informazio gehiago:

Ibarretxe Kultur Etxea
Gizarte Ongizate saila
Gizarte-ongizate@iurreta.net
Tfnoa.: 946200342

Informazio oharra (PDF 86KB)

Kartela (PDF 361KB)

Izena emateko orria (PDF 336KB)