Albisteak

 

Iurretako Udalak "Antzerkia Aretoan" egitasmoaren egitarau berria aurkezten du. Udalak betidanik izan du antzerkiarekiko konpromiso berezi bat; kaleko antzerkiaren inguruan lan asko egin du eta orain ildo horretatik jarraituz aretoko antzerkia landu eta bultzatu nahi du.

Egitarau honen helburuak ondoko hauek izango dira:

  • Aretoko programazioa finkatzea, hori dela eta, hilean behin antzezlan bat umeentzako eta beste bat helduentzako eskainiko dizuegu.
  • Herritar guztiei Antzerki eskaintza hurbiltzea. Saio guztiak dohainik izango dira.
  • Ibarretxe kultur etxeko programazioa osatzea.
  • Antzerkia bultzatzea, batez ere euskarazko produkzioak.

Udaberriko egitaraua (PDF 321KB)