Albisteak

 
Herria Auzo Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, 2015eko Elkartasun karabana Euskalduna kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.

Elikagaiak: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, atuna, sardinak eta konpresak batez ere. Eta Galtzen ez diren bestelako produktuak ere. 

Non eta noiz jasoko diren elikagaiak:

Egitasmo honetan parte hartu eta laguntzeko prest bazaude ondoko tokietan utzi ahal izango dituzu jatekoak: 

2014ko abenduaren 15etik 2015eko urtarrilaren 22ra (biak barne)

  • Iurretako Jubilatuen Etxean (Bixente Kapanaga, 9)
  • Ibarretxe Kultur Etxean (bidebarrieta, 4)
  • Bulego Orokorretan (Bidebarrieta, 5)
  • herriko janari dendetan

2014ko abenduaren 1etik 17ra

  • Maiztegi Herri Eskolan
  • Juan Orobiogoitia Institutuan kanpaina

Jatekoak eskolako Idazkaritzan edo Atezaindegian utzi ditzakezue.