Albisteak

 

Dagoeneko martxan da Beldur Barik! lehiaketaren 5. edizioa. Ekimen hau urtero egiten da azaroaren 25eko kanpainaren barruan (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren kanpainan). Beldur Barik programak, hau da, indarkeria sexista prebenitzeko programak, zuzenean lan egiten dut gazte jendearekin. Bere ekintzen artetik Lehiaketa eta Topaketa aipatuko ditugu.

Lehiaketa, 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteei zuzendua dago eta neska eta mutilek, emakumeek gaur egun bizi dituzten desberdintasun-egoerei, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren kontrako gaitzespen irmoan oinarritutako jarreren eta jokabideen bidez, nola aurre egiten dieten adierazpen artistikoak balioetsi eta bultzatzea dauka helburutzat. Adierazpen artistiko hauek, ikus-entzunezkoen formatoan aurkeztu behar dira: flashmob, argazki aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak.

Ikus-entzunezko lanak entregatzeko epea azaroaren 12an bukatuko da. Bi kategoria egongo dira: 12 eta 17 urte bitartekoak batetik, eta 18 eta 26 bitartekoak, bestetik. Sarituak nortzuk diren azaroaren 29an emango da jakitera Urretxu-Zumarragan egingo den Beldur Barik Topaketan. Bertan, jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta zenbait ekintza egingo dira.

“Beldur Barik Jarrera 2014!” Sariak
· Kategoria 1: 12 – 17 urte: 500 €ko saria y 300 €ko aipamen berezia.
· Kategoria 2: 18 – 26 urte: 500 €ko saria eta 300 €ko aipamen berezia.
· Herriaren saria: 300 €

‘DURANGALDEA BELDUR BARIK JARRERA 2014’’ LEHIAKETA
Abadiño, Berriz, Durango eta Iurretako Udalek, "Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2014" lehiaketa antolatu dute, bertan erroldatu edota ikasten ari diren 12 urtetik 26 urtera bitarteko neska-mutilei parte hartzeko aukera emanez; ikus-entzunezko lanak (flashmob, argazki aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak) jarrera@beldurbarik.org e-postan aurkeztuz irailaren 12tik azaroaren 12rarte. Lehiaketetako baseak hurrengo guneetan daude: www.iurreta.net eta www.beldurbarik.org.

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 27an emango da jakitera, Durangoko San Agustin
Kulturgunean egingo den Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, arratsaldeko 19:00etan.
“Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2014!” Sariak
· Kategoria 1: 12 – 17 urte: 150 €ko saria y 100 €ko aipamen berezia.
· Kategoria 2: 18 – 26 urte: 300 €ko saria eta 200 €ko aipamen berezia.
*** Sari hauek irabazteak ez du galeraziko lehiaketa orokorreko sariak irabaztea

Informazio gehiago
Ibarretxe Kultur Etxean (946200342), www.iurreta.net eta www.beldurbarik.org
guneetan eta durangaldeabeldurbarik@gmail.com e-postan

Kartela ikusi (PDF 648KB)

Oinarriak ikusi (PDF 338KB)