Albisteak

 

Ekimen hau “Munduko Paisaiak: Liburutegiak topaleku” Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak orain dela 6 urte martxan jarri zuen  kanpainaren barruan kokatzen da. 6. edizio honetan Liburutegi Zerbitzuak aukeratutako 10 herriko bibliotekek hartzen dute parte, Iurretakoa beste behin, aukeratuetako bat izan da.

Kanpaina honen helburua:  biblioteka bezalako zerbitzu publiko bat kulturanitza eta aldakorra den gizartearekiko egokitzen ari dela erakustea da . Gure bibliotekara herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak. Aldaketa kultural hauen jakitun,  Iurretako Udalak, tolerantzia eta integrazio kulturala sustatzen duen ekimen honetan parte hartze aktiboaren aldeko apostua egitea aukeratu du.

Parte hartzen dugun biblioteka bakoitzak bere herrian eragina duen talde edo kolektibo esanguratsu bat aukeratu du eta gure kasuan aurten Sahara izan da aukeratua. Dagoeneko Errumania, Maroko, Mali, Pakistan eta Kolonbia bezalako herriak ezagutu ditugu

 Informazio gehiago (PDF 93KB)

 Egitarau osoa ikusi (PDF 418KB)

 Mendi irteerari buruzko informazioa (PDF 111KB)