Albisteak

 

Helburua honakoa da: Iurretako familiei seme-alaben hezkuntzagatiko (2012-2013 ikasturteko ikasleak) gastu orokorrak ordaintzeko diru-laguntzak arautuko dituzten arauak ezarri.

Diru-laguntza orokorra izango da eta horretarako 12.500 € egongo dira .

Diru-laguntzak orokorrak izango direnez,onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean eta erabilgarri dauden baliabideak kontuan hartuta,honako tarteak zehaztuko dira:

0tik 2ra (Haurreskola) ...............100€
3tik 5era (Haur Hezkuntza).......20 €
6tik 9ra (1 eta 4. maila bitartean).....30€
10etik 12ra (5 eta 6. maila bitartean) 45€
13tik 16ra (DBHko 1 eta 4. maila bitartean)....75€

Iurreta udalerriko herritarrak izan ahalko dira onuradun,seme-alaba ikasleak dituztenak;ikasle horiek aurretik zehaztutako tarteren batean egon beharko dute ikastetxeak publikoak zein pribatuak izan.
Deialdi honetarako, honako betekizunak arautu dira:

  • 2012-2013 ikasturtean udalerrian erroldatuta egon.
  • Seme-alaben eskolatzea mantendu, bai eta, horretarako, irakasleek, ikastetxeetako organoek edo hezkuntza-administrazioek 2012-2013 ikasturtean egindako eskaerak bete ere.

Eskabideak udaletxean edo kultur etxean aurkeztu beharko dira.Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 6tik 24ra bitartekoa izango da (maiatzaren 24a barne).