Albisteak

 

Sarrera

Txosten honen helburua da Iurreta herriko argiteri publikorako Ikuskaritza Energetikoa eta Ingurumenezkoa burutzeko jarraitu behar diren arauak zehaztea.

  • 3.864 biztanle.
  • 19 km2 hedadura.
  • 800 inguru argi puntu
  • 28 Aginte zentro.

Helburua

  • Instalakuntzen eraginkortasuna eta energia aurrezpena hobetzea.
  • Argitasuna eta argitasunaren kutsadura murriztea
  • Instalazioak eraginkorragoak izan daitezen, hobekuntzak proposatu egokitzeko eta moldatzeko.

Ikuskaritzaren faseak

Iurretako argiteri publikoaren ikuskaritza energetikoa fase hauetan banatuko da:

1go FASEA: beharrezko datu teknikoen bilketa. 

Iurretako argiteri publikoen instalazioekin harremanak dituzten kontsumo energetiko gune guztiak identifikatuz eta ezagutuz hasiko dira lanak.

2. FASEA: datuak biltzeko lana. 

Gero, lehenengo fasean jasotako datu guztiak osatu eta egiaztatuko dira, bertan ikuskatuz, egunez zein gauez eginiko bisitekin, argiteri publikoko sektore guztietan.

  • Fase honetan argiteri publiko baten sektorea osatzen duten elementu guztiak identifikatu dira, besteak beste honakoak bereiztuz:
  • Kontratazio motak eta lotutako ezaugarriak, eta baita kontsumo energetikoak eta kostu ekonomikoak.
  • Lehendik dauden argiteri motak: bidekoa, apaingarria, e.a.
  • Lanpara motak: luminariak, balastoak, e.a.
  • Argiteri ekipoen konexio eta deskonexiorako kontrol mota.
  • Argiteri murrizketa dela eta, agertu daitezkeen energia aurrezteko sistemak (hasten den tokian egonkortzaile erreduktoreak, bi nibeleko balastoak, e.a.).
  • Luminaria parke osoaren inbentarioa.

Guzti honekin honako datu hauek jaso nahi dira:

  • Argiteri koadroen inbentarioa.
  • `Parametro elektriko guztien monotorizazioa eta erregistroa (tensioak, intentsitateak, potentzia eragilea, potentzia aktiboa, erreaktiboa eta nabaria, karga kurba, energia kontsumoa, e.a.).
  • Kuadroaren lurrerako erresistentzi neurria..
  • Linea eta ekipoen zaintze maila.
  • Argi-nibelak eta argiteriaren ezaugarriak.
  • Argiteriaren erabilera zuzena egiaztatzea.

3. FASEA: egungo egoera aztertu eta ebaluatu eta instalazioak hobetzeko proposamenak landu.

Jasotako datuekin jarduera eta instalazioak hobetzeko proposamenak egingo dira. Besteak beste, honako helburuak aurkitu nahi dira:

  • Argiteri publikokaren ustiapen kostu ekonomikoa gutxitu.
  • Energia kontsumoa eta argitasunaren kutsadura gutxitu, lanpara, ekipo laguntzaile eta luminarietan eraginez, pizte eta itzalketa sistema hobeak jarri, argi-fluxua erregulatzeko sistemak jartzea, e.a.
  • Kontrol eta mantenu jarduerak hobetzea, eta bakoitza oinarrizko deskribapen teknikoaz lagunduta joango da azterketa ekonomiko batekin batera: beharrezko inbertsioa eta aurrezte energetikoari lotutako aurrezte ekonomikoaren araberako birgertatze-aldia.

4. FASEA: Ikuskaritzako azken azterketa txostena burutzea.

Lanaren fase honetan, aztertutako argiteri publikoko sektor bakoitzeko txosten bat burutuko da, eta bertan honako informazioa jasoko da:

  • Kanpoko argiteri publikoko sektore bakoitzeko deskribapen teknikoa, Argi-Kontsultoretzako teknikoek jasotako informazioaren arabera.
  • Sektore bakoitzari lotutako energia elektrikoaren gaur egungo kontsumoa eta kostuak.
  • Argi-Kontsultoretzak eginiko azterketen ondorioak izanik, kostu energetikoak eta ekonomikoak murrizteko aholku ekonomikoa eta kudeaketa.
  • Proposatutako jarduerak burutu ondoren, sektore bakoitzeko etorkizuneko kontsumo eta kosteak.