Albisteak

Kartela 
Iurretako Udalak 3 eta 14 urte bitarteko umeentzako tailerrak ipiniko ditu martxan uda honetan. Aisirako programa elebidun eta hezigarri hau, uztailaren 2tik 30era luzatuko da goizeko 9etatik 14:30etara, bazkaria barne dagoelarik.

Izen emate epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean izango da. Tailerren prezioa 194, 75 eurotakoa izango da herrian errolduta daudenentzat eta Maiztegiko ikasleentzat, eta, 292, 12 euro gainontzekoentzat.

Informazio gehiago (PDF, 4208 KB)
Izen emate orria (PDF, 46 KB)
Ordaintzeko era (PDF, 20 KB)