Albisteak

 

Zazpigarren aldiz haur eta gazteentzako 200 liburuko lotearekin saritu dute Iurretako Herri Biblioteka, liburutegi publikoetako Irakurzaletasuna Sustatzeko “Maria Moliner”  XIV. Kanpainaren Deialdian,  Irakurzaletasuna Sustatzeko Kultur Ministeritzak daukan planaren barruan. Bibliotekak aurkezturiko proiektu horretan, 2011. urtean liburutegiak irakurzaletasuna pizteko antolatutako jarduera guztiak biltzen dira. Aurten gainera, aipamen berezia lortu du egitasmo honek  erakutsitako kalitateagatik.

Informazio gehiago (Pdf 29 Kb)