Albisteak

 

Banakako kirol diziplinak bultzatzeko asmoz, Iurretako Udalak, lehenengo aldiz, 1.000 € gorde ditu udal banakako kirolariei bekak emateko. Kirolariek 2011 urtean zehar parte hartu behar izan dute lurralde eremu desberdinetako kirol-lehiaketetan (Nazioartekoa, Estatukoa, Erkidegokoa, Lurraldekoa, Herrikoa,…). Diru honek balio izango du erosi  behar izan den kirol materiala eta ekipamenduaren zati bat ordaintzeko, lehiaketetan parte hartzeko kuotak eta garraioak ordaintzeko, kirol lizentziak eta gimnasio kuotak ordaintzeko, baita esfortzu-probak eta osasun azterketak ere egin ahal izateko.

Deialdi hau dela eta, lau eskari aurkeztu dira (hiru gizonezko kirolariak eta bat emakumezkoa), guztiak Euskal Herriko Triatloi Federazioan, zein Bizkaiko Triatloi Federazioan federatuak eta Mugarra Triatloi Taldeko kideak. Lau eskarietako hiruk eskatutako baldintza guztiak bete dituzte eta laugarrenari ezezkoa eman zaio baldintza bat ez betetzeagatik, gutxienez bost urtez jarraian erroldatuta ez egoteagatik.

Baldintza guztiak betetzen dituzten eskariek gehienezko puntuazioa lortu dute kirol historiala, zein kirolak duen zailtasun praktiko maila altua direla eta. Gauzak horrela gizonezkoentzat diren bekak 200 €-takoak izan dira eta emakumezkoarena 300 €-takoa izan da (%50 gehitu zaio honi besteekin alderatuta, emakumeen kirola sustatzeko eta bultzatzeko, eta horrela emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna gauzatzen joateko kirol eremuan).