Albisteak

 

Iurretako Udalak, 2011ko abenduaren 19an egindako Osoko Bilkuran eta udal lau talde politikoen aldeko botoarekin, INBISA MEDIOAMBIENTE S.A. merkataritza-etxeari “Iurretako Udalerriko hiri garbiketa-zerbitzua eta saneamendu publikorako eta antzeko beste jarduerak” deritzon kontratua esleitu zion 164.900,56 €/urteko BEZ) zenbatekoan, 8 urteko epealdirako.

Kontratuaren helburua Iurretan herriko kaleak garbitzeko zerbitzu orokorrak eta herri saneamendu eta antzeko beste zerbitzu batzuk ematea da. Zerbitzu hauek beharrezkoak dira Iurretako udalerriko kale, enparantza eta poligonoetan egoera maila ona mantentzeko.

Zerbitzua urteko egun guztietan, larunbatak, igandeak eta jai egunak barne, emango da, eta esleipendun enpresak hiru langile izango ditu Iurretako udalerrian garbiketa-zerbitzua emateako.

Egin beharreko lanean artean, herriko bide publikoaren sare osoaren garbiketa, hau da: espaloiak, galtzadak, pasabideak, oinezkoentzako pasealekuak, plazak, lorategidun berdeguneak, eta abar, eta herriko Zaindariaren Jaiegunetan eta auzoetako jaiegunetan garbiketa ere indartuko da.

Esleitutako zerbitzua betetzeko INBISA MEDIOAMBIENTE S.A. merkataritzak, besteak beste, honako material mugikorra edukiko du:

  • Makina ekortzaile mekanikoa.
  • Eskuzko ekortzea.
  • Urez garbitzeko eta ureztatzeko mutur orientagarriak izango dituen kamioia.
  • Xurgatzeko sistema eta hondakinak gordetzeko kutxa hermetikoa izango dituen kamioia.
  • Burutu beharreko jardueren ezaugarrietara egokitutako ibilgailu arinak.

INBISA MEDIOAMBIENTE S.A. merkataritzari esleitutako zerbitzuak etengabe ikuskatu eta zainduko ditu udalak.