Albisteak

 

Joan den astean Ibarretxe Iurretako Tokiko Agenda 21 Foroa izan genuen, eta partaidetza handia izan zen, bai bertaratu ziren kopuruen aldetik, eta baita proposamenen eta esandakoen kalitatearen aldetik.

Udaltalde 21 eta Udalak bultzaturiko parte-hartze honekin, udala eta udal gizartea erlazioan jartzeko tresna bat da, Iurretan arrakasta handia duena. Tresna hau beharrezkoa da hainbat arazoei (ingurumena, ekonomikoa, hirigintzakoak eta gizartekoak) aurre egiteko jasangarritasun irizpideak hartuz.

Udal arduradunek etorri ziren herritarrei azaldu zien urtean zehar burututako ekintzak eta 2012 urterako aurreikusitakoak. Horrela, lehenengoen artean Amilburun eginiko jarduerak azpimarratu ziren, hiri-mugikortasuna eta irisgarritasuna, lursailen deskontaminazioa edo energiaren efizientziari buruzko jarduerak...

2012 urterako aurreikusitako jarduerei buruz, udal arduradunek hirigintzakoak azpimarratu zituzten, hala nola, Orozketako ur hornidura, hirigunetik gertuen dauden nekazaritza eremuak argiztatzen jarraitu (Bazeta, Garaizar eta Amurua), Belakortu serraren lekualdatzea eta eraisketa, Maiztegiko berritze eta hobekuntza lanekin jarraitu eta errepide, kale eta bideen egokitzapena trafikoa eta irisgarritasuna hobetzeko.

Halaber, beste eremu giza-ekonomiko batzutan neurriak hartzea proposatu zuten 2012. urtean martxan jartzekoak, bataz beste, euskararen biziberritze Plan orokorreko lehenengo fasea martxan jartzea, hirigunean asteko azoka bat sortzea gure baserritarren produktuak eskaintzeko eta salmenta ibiltaria sustatzeko eta Durangoko Udalarekin hitzarmen bat burutzea iurretarrak kirol instalazioak erabili ahal izateko inongo gehigarrizko gastu gabe.

Bestalde, jasangarritasunaren inguruan eskualdeko proiektuak aipatu ziren, udalerri-enpresa adibidez, enpresa jarduerak indarrean dagoen ingurumen araudiari egokitzeko, edo baita eskualdeko plan bat diseinatzea garraio, zerbitzu sozialak edo airearen kalitatea hobetzeko gaietan.

Topalekuak, ia hiru ordukoa, ekarpen eta iradokizun asko izan zituen herritarren aldetik:Lonjak etxebizitza bihurtzeko ordenantza arautzaile baten beharra, Bazetako bidegorrian jesarleku gutxi, hirigunean komun publiko baten beharra,....

Udal arduradunek zehaztu zuten 2012ko uda baino lehen beste topaleku bat antolatuko dela aurreikusitako jardueren eta herritarren proposamenen jarraipena eta ebaluazioa egiteko .