Albisteak

Azaleko minbiziaren prebentzio kanpainaren kartela 

Datorren ekainaren 18an, zapatua, Iurretako Udalak Minbiziaren aurkako AECC elkartearekin batera, “2011 – Eguzki Babesaren eta Azaleko Minbizia” deritzon kanpaina antolatuko du Fray Juan Askondo kalean. Bertan furgoneta informatibo bat jarriko da eta ondoko ekintzak antolatuko dira:

- Eguzkitan egindako  egonaldi desegokiek eragindako arriskuei buruzko informazio-liburuxkak, eguzkiarekiko babes eta zaintza arau egokiak banatuko dira.

- Ume eta gazteei zuzendutako material banaketa: “Babes zaitez eguzkitik, dibertigarria da!” ekintzen koadernoak.
 
- Eguzki iragazkien banaketa guztientzat.

Bertaratzen diren guztiei azalaren azterketak egiteko aukera emango zaie; fototipoa zehaztu, UVA eta UVB babes indizeen kalkulua zehaztu, larruazal bakoitzerako aukerako eguzki iragazkiei buruzko azterketa eta aholku praktikoak.