Albisteak

 

Oinarriak

1.-Partaide bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ahal izango ditu,  
     baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez
     badira.
 
2.-Kartelaren neurria 70/50cm-koa izango da.

3.-Egileak nahi duen teknika erabiliko du.

4.-Kartelean  "San Migel jaiak 2011 Iurreta - Irailaren 28tik
     Urriaren 2ra."
5.-Lana euskarri digitalean (photoshop programarekin formatu
      bateragarria) eta luma papelean aurkeztuko da.

6.-Luma papelean inprimatutako kartela eta CD-a Ibarretxe
     Kultur Etxean aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera,  
     gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan honako datuak
     jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako
     telefono zenbakia. Paperean, Cd-an eta gutunazalean egileak
     aukeratutako leloa baino ez da agertuko. Ez da agertuko
     identifikatzeko balio duen daturik.

7.- Lanak aurkezteko epea 2011ko ekainaren 30an bukatuko da.

8.-  Kartel irabazlearen aukeraketa:
      Epaimahaia herriaren eskuetan egongo da. Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa egingo da. Uztailak 2 eta 3 Dantzari edo Bixente Kananga kalean eta uztailak 4-tik 8ra bitartean Ibarretxe Kultur Etxean. Nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du.

9.- Erabakia apelaezina izango da eta uztailaren 11an emango du jakitera Jai Batzordeak. Saria hutsal deklaratu ahal izango da.

10.- Jai Batzordeak kartel irabazlearen kopiak egiteko, argitaratzeko edota erakusteko eskubideak gordetzen ditu beretzat.

11.- Kartel irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren  azalean erabiliko da. Epaimahaiak kartelaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahal dizkio lehiakideari.

12.- 500 eurotako saria eskuratuko du irabazleak.

13.- Saririk gabeko lanak uztailaren 12tik irailaren 30era bitartean jaso beharko dira Ibarretxe Kultur Etxean. Epe hori igarota, antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.

14.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak onartzea.