Albisteak

 

Ikusita emakumeen nahiz gizonen kirol praktikaren garrantzia eta kontuan hartuta emakumeen partaidetza gutxiengo bat dela, gure helburua emakumeak kirol-jardueretan parte hartzea da .

Hori dela eta , aurten hirugarren aldiz apirilaren 15 eko dekretuaren bidez, onartutako emakumeak 2011 ekitaldian kirola egitea sustatzen duten kirol elkarteei zuzendutako dirulaguntzak jasotzeko deialdia egin dugu.

Aipatutako dirulaguntzen onuradun izateko,elkarteen erregistroan izena emanda egon behar dira  eta helbide soziala Iurretan eduki behar dute.

Deialdi honetara bideratutako kreditua 2.750 € koa da aurtengo aurrekontuaren pentzuan.

Eskaerak eredu ofizialean , Iurretako Bidebarrieta,5 eko  erregistroan aurkeztu beharko dira eta eskariak aurkezteko epea maiatzaren 31 arte izango da.

Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da.Prozedura honetan,dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskaerak elkarrekin konparatzen dira,haien arteko lehentasuna ezartzeko.Diru-laguntzak emateko ondoko irizpide eta balorazioak hartuko dite kontuan:
 
Emakumeen partaidetza bultzatzen dituzten egitazmo bereziak,proiektuaren interesa eta egokitasuna, ekintzetan parte hartzen dituzten emakumeen zenbakia eta elkarteko emakume federatuen zenbakia.