Albisteak

Iurretako Udalak udal talde guztiekin proposatu eta adostu du 25.000 euro ematea ostalaritzaren sektorerako zuzeneko laguntzetan. Sektorearen egoera zaila eta bere garrantzia ikusita, Udalak beste administrazio batzuek bultzatutako beste laguntza eta ekimen batzuk osatu nahi ditu eta fase honetan jarduerari eusten lagunduko duten neurri berriak sustatzen jarraitu.Uztailean,alarma egoeraren lehen deklarazioak kaltetutako autonomoei eta mikroenpresei laguntzak emateko ezohiko beste deialdi bate gin zen.

Iurretan ostalaritzako 13 establezimenduk jasoko dute laguntza hau, langile kopuruaren arabera. Udal esparruan hartutako neurri berezia da, koronabirusaren pandemian asko zigortutako sektore bati laguntzeko.

Laguntzak honela banatzen dira:

  • 1-3 langile: 1.000 €.
  • 4-10 langile: 1.500 €


 

Laguntzak datorren astetik aurrera eskatu ahalko dira, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean, eta bost egun izango dira HAZ-en (Herritarren Arreta Zerbitzua) edo telematikoki eskatzeko. Nolanahi ere, oinarriak Udalaren web orrian daude.