Albisteak

Covid-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, administrazioek pandemiari eusteko neurriak hartu dituzte. Horrela, Osasunaren Mundu Erakundeak eta nazioarteko beste erakunde batzuek adierazitakoaren arabera, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioen hedapenari eusteko. Aldi horretan eskuordetutako agintari eskuduna den aldetik, Lehendakariak urriaren 26ko 36/2020 Dekretua onartu du, eta dekretu hori aldatu egin du azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren bidez. Dekretu horren bidez, berariazko prebentzio-neurriak ezarri dira alarma-egoeraren adierazpenaren esparruan.

Neurri murriztaileak hartzeak, bai biztanleentzat oro har, bai bereziki jarduera-sektore jakin batzuentzat, ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimendu askorentzat bere jarduerak sortutako diru-sarrerak erabat edo nabarmen galtzea dakar.

Sektorearen egoera zaila dela jakinik, sektorearen garrantziaren jakitun, beste administrazio batzuek bultzatutako beste laguntza eta ekimen batzuk osatzeko asmoz, Iurretako Udalak, ekainaren 29ko 426/2020 Dekretu bidez, onartu zituen alarma-egoeraren deklarazioak eragindako Iurretako autonomo eta mikroenpresei ohiz kanpoko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Udalerriko enpresa sarea babesten jarraitzea beharrezkoa dela jakinik, Iurretako Udalaren asmoa da fase honetan jarduera ekonomikoari eusteko neurri berriak bultzatzea.

Oinarriak (PDF 97KB)

Izen-emate orria (PDF 133KB)