Albisteak

  • 2020ko ekainaren 29an, diru-laguntza honen lehen fasea onartu zen, udalerriko establezimenduetan trukatu daitezkeen 5 euroko 2.000 bonu atera zirelarik, 10.000 euroko zenbatekoan. Hauek agortu ondoren, bigarren fase honetan,  5€ko beste 2000 bonu gehitu dira, udalerriko premia gehien duten pertsona eta/edo familiei laguntzen jarraitzeko asmoz.
  • Laguntza horri esker, elikagai galkorrak (fruta, barazkiak, begatalak, haragia eta arraina) erosi ahal izango dira, elikadura osasuntsua eta orekatua izateko.
  • Gizarte-zerbitzuek egiaztatutako egoera sozioekonomikoan dauden udalerriko familiek eskuratu ahal izango dituzte bonu horiek.
  • Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 15ean bukatuko da, eta bonuek 2020ko abenduaren 31ra arte jarraituko dute indarrean. Bonuak Herritarrendako Arreta Zerbitzuan(HAZ) (Bidebarrieta kalea, 5) emango dira.

COVID-19k eragindako osasun-krisiak eragin ekonomiko eta sozial handia izan du herritarrengan. Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz, eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari geldiarazteko, mugikortasuna murriztea eta ekonomiaren sektore asko geldiaraztea dakarten euste-neurri sanitarioak zehaztu dira, Neurri horiek familien errentan, eragin negatiboa du, bereziki ahultasun-egoeran dauden pertsonei eragiten baitie.

Laguntza honen bidez, Iurretako Udalak egoera sozio-ekonomiko larrian dauden udalerriko familien elikadura osasuntsua eta orekatua bermatzea nahi du, garapen fisiko eta emozional egokirako funtsezko elikagaiak izan ditzaten.

Iurretan erroldatuta egon eta larritasun sozioekonomikoko egoeran daudela eta/edo gizarte-zerbitzuek zuzenean eratorriak direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte bonu horiek, gizarte-egoera ahulean edo bazterketa-arriskuan daudelako.

Onuradunek, eskatutako baldintzak mantentzen diren bitartean, hilero jasoko dituzte bonuak. Bonuen zenbatekoa familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera zehaztuko da:

  • Heldu bat: 50 € hilean
  • Bi pertsona heldu edo gehiago: 80 €hilean
  • 2 adingabe arteko familiak: 120 € hilean
  • 3 adingabek edo gehiagok osatutako familiak: 150 € hilean

Bonu horiekin erosketak egiteko, lankidetza-hitzarmena sinatu da udalerriko saltoki hauekin: Amador Foncea/Iurreta Harategia,  Milagros Janaridenda, Alimentación Rakel, Jose Antonio Carniceria Charcuteria, Garitaonandia Arraindegia y Carniceria Mariam.

Bono eskaera (PDF 359KB)