Albisteak

  • Ingurumen-sentsoreak jarri ditu Ibarretxen eta Eskola gunean
  • Web orriak airearen kalitateari buruzko informazioa duen atal berezi bat du orain

 

Iurretako Udala lanean ari da airearen kalitatea eta iurretarren ongizatea hobetzeko, eta, horretarako, hainbat jarduera egiten ari da egoerari buruz ahalik eta informazio gehien izateko eta herritarrei helarazteko.

Hala, ingurumen-panelak jarri dira Ibarretxe Kultur Etxean eta Etxegon, udalerrian bertan gutxi gorabeherako neurketak egiteko. Sentsore horien helburua ez da ezarritako balioak legez betetzen diren ala ez egiaztatzea, baizik eta giroko airean dauden parametro batzuen gutxi gorabeherako neurriak izatea, gorabeheren berri emateko eta ingurumen órgano eskudunei jakinarazteko.

Bestalde, hemendik aurrera web orriak atal berri bat du airearen kalitateari buruzko informazio eguneratuarekin, Durangoko Zabalarrako geltokiarekin lotura eginez. Udalaren helburua webguneko atal hau informazio gehiagorekin osatzea da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzarekin lankidetzan. Sailburuordetza horretako sailak airearen kalitateari buruzko informazioa duen atal bat du, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen bidez, eta sare horretako datuak etengabe argitaratzen dira.

Airearen kalitatearen ebaluazioa giroko airean dauden kutsatzaileen kontzentrazioak balioesteko prozesua da, dauden balioen edo erreferentzien arabera. Ebaluazio hori bat dator Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/50/EE Zuzentarauarekin. Zuzentarau hori giroko airearen kalitateari eta Europako atmosfera garbiago bati buruzkoa da, eta airearen kalitatea hobetzeari buruzko urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretuaren bidez ekarri zen Espainiako ordenamendu juridikora.

Era berean, airearen kalitateari buruzko informazio hori datu ireki gisa eskuragarri dago open data Euskadin.

http://www.iurreta.eus/eu-ES/Orriak/Calidaddelaire.aspx

Bestalde, Iurretako Udalak laguntza osoa eskani dio Ingurumen Sailburuordetzari emisioak zuzentzeko ekintza-planean, hurrengo fasea azaroan egingo dena, laborategi mugikor batekin bentzeno-mailak neurtuz, eta baita ingurumen-agintariek hartu beharreko beste edozein neurrietan ere.