Albisteak

​Iurretako Udalak udal ortu ludikoekin nahi izan du herritarrei lurra lantzeko eremu bat eskaintzea eta honela norberaren kontsumorako fruituak jasotzeko aukera ematea, eta aldi berean, aisialdi eta ongizate aukera bat ematea erabiltzaileei.

Ortuen lagapen epea amaiturik eta izandako arrakasta ikusirik, bost urteko lagapen berri baterako prozedurari hasiera ematen zaio.

Eskariak

Epea: Azaroaren 9tik 27ra (biak barne)
Lekua: H.A.Z. Bidebarrieta 5

Nolanahi ere, lehentasuna izanen dute aurreko aldian partzelen erabiltzaile izan ez direnek (ez familia unitate bereko kideek).

Aurkezteko dokumentazioa

  • E.N.A. fotokopia
  • Familia liburua
  • Osasunaren erantzukizuneko aitorpena
  • Langabezian egotea, jubilatua, pentsioduna edo ezgaitasuna izatearen ziurtagiria.

 

Funtzionamendua:

  • Ortuen lagapena bost urtetarako izango da (2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte).
  • Eskatzaileak hortikultura ekologikoari eta instalazioen erabilera zuzenari buruzko sei orduko ikastaro baten parte hartu beharko du. 
  • Instalakuntzetan monitore bat egongo da, instalazioen mantenurako eta behar duten pertsonei laguntza emateko.
  • Erabiltzaile bakoitzak erabakiko du bere ortuan landuko duena (75 m2).
  • Udalak erabiltzaileen esku utziko ditu beharrezko tresna eta makineria.

 

Informazio gehiago jasotzeko jo H.A.Z-era edo deitu 94 620 12 00 telefonora.

Balizko emakidunei exijituriko gutxieneko baldintzak (PDF 281KB)