Noticias

 

Euskararen erabilera indartzeko asmoz, Iurretako Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an. Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar. Planak helburu nagusi bi izango ditu: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Plan berria abiatu  baino lehen, Udalak orain arte euskararen arloan egin den lana baloratu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi du. Horretarako, Udalak prozesua abiatuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Azterketa hori egiteko, herritarrek bi bide izango dituzte prozesu honetan parte hartzeko:

  • On line galdetegia: Iurretarrek euskararen erabileraren inguruan dituzte iritziak, espektatibak eta ideiak jasoko dira inkesta baten bides.Inkestan parte hartzeko udal webgunera sartu behar da da maiatzaren 15etik 29ra. Inkestea hemen.
  • Gogoetarako tailerrak Euskararen Aholku Batzordean.

 Informazio gehiago (PDF 73KB)