Noticias de cultura

Esteka hau leiho berri batean irekiko da 

Adi gazte,

14 eta 18 urte bitartean badituzu III. Booktuberboom lehiaketan parte har dezakezu.

Lehiaketa honen helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da.

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortu da eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.

Gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen Booktube fenomenoa baliatzeko egitasmoa da Booktubeboom. Honen helburua EAEko Booktuber Plataforma sortzea da, Euskal Booktuber Komunitatearen lehen hazia landatzen hastea.

Euskarazko booktuber komunitate bat sortzeko akuilu gisa EAEko III. Booktuber Lehiaketa egingo da 2019an, EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak: https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/oinarriak/  

Iurretako kedada: BIBLIOTEKAN